Hona hemen atzeko gurpilerako ideia bat. Ordenagailuetako saguek duten moduan gurpil zoro hau agian ipintzea bururatu zitzaigun, bola mugitu edo ez robotak ondo biratuko zuela pentsatu genuen. Geroago ikusiko dugu zer gertatuko den, baina oraingoz ideia honen argazki batzuk ikusi ahal dituzue.
Hona hemen gure robotan egindako azkenengo (edo ez) hobekuntza, misioetarako hobetua eta txapelketara eramango duguna. Argazkietan diseinua, gurpila, besoa, txasisa eta bestelakoak ikus ditzakegu. Orain programaketa amaitzea falta zaigu.
Hona hemen robotarentzako zenbait ideia aurrerago AGIAN erabiliko ditugunak. Orainarteko ideia: tanke moduko gurpilak jartzea, dinamometroa oso ondo pasatzen dute, oso ondo biratzen dute eta zubia problemarik gabe igo ahal du robotak.
Hona hemen gure bigarren froga. Robota askoz eraginkorragoa da beso askoz hobe bati esker. Hona hemen irudi batzuk FLL mahaian aroak eta bestelakoak hartzen.
Lego mahaia amaiturik dago, bertan robotak egin beharko dituen misio guztiak eta frogak aurrera eramango ditugu. Asko kostatu zaigu eta amaiuta dago baina oraindik ere programazioa, diseinua eta montajea gelditzen dira.
FLL (First Lego League)ko misio mahaia montatu egin behar izan da robota egiten hasi aurretik. Gure robotak mahai honetan egin beharko ditu misioak puntuak irabazi ahal izateko. Mahai honetan egingo ditu robotak haren misioak. Txapelketa eta aurkezpen hoberenak egiten dituenak eta puntu gehien lortzen duenak irabaziko du eta Bartzelonara joateko aukera izango du.
Hauek arbelean idazten ditugun zenbait frogak eta diseinuak dira, geroago robotan ipiniko ditugunak. Robotak egin beharreko funtzioak, haren diseinua, betebeharrak, misioak, etab. daude.
Laurotek First Lego League-ko partaideetako bat da eta euskadin parte hartuko dugu beste 13 talderen kontra. Lauroko DBH-4 ko A klasearen erdiak osatzen du Laurotek taldea eta gure robotarekin batera abenduaren 12 an eukiko dugun txapelketan irabaztea espero dugu, gero Bartzelonara joateko eta Espainia mailan parte hartzeko, zati hau irabaziko bagenu Atlantara joango ginateke mundu mailan jokatzeko, baina momentuz... Bartzelonarekin konformatuko ginateke.