Hona hemen atzeko gurpilerako ideia bat. Ordenagailuetako saguek duten moduan gurpil zoro hau agian ipintzea bururatu zitzaigun, bola mugitu edo ez robotak ondo biratuko zuela pentsatu genuen. Geroago ikusiko dugu zer gertatuko den, baina oraingoz ideia honen argazki batzuk ikusi ahal dituzue.
Hona hemen gure robotan egindako azkenengo (edo ez) hobekuntza, misioetarako hobetua eta txapelketara eramango duguna. Argazkietan diseinua, gurpila, besoa, txasisa eta bestelakoak ikus ditzakegu. Orain programaketa amaitzea falta zaigu.
Hona hemen robotarentzako zenbait ideia aurrerago AGIAN erabiliko ditugunak. Orainarteko ideia: tanke moduko gurpilak jartzea, dinamometroa oso ondo pasatzen dute, oso ondo biratzen dute eta zubia problemarik gabe igo ahal du robotak.
Hona hemen gure bigarren froga. Robota askoz eraginkorragoa da beso askoz hobe bati esker. Hona hemen irudi batzuk FLL mahaian aroak eta bestelakoak hartzen.